XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AKOMODADOREA: Denok ahoa itxita!

Hemen lapurrik ez dago eta pelikulak hasi egin behar du!

SALTZAILEA: (Sartuz.)

Palomitak, palomitak!

Palomitak, txikleak, pipitak eta cocacolak!

NESKATOA: Amatxo, amatxo!

Cocacola bat nahi dut!

AMA: Isilik egoteko!

AKTORESA: Nire koilarea!

Nire koilarea!

Ni bezalako aktoresa handi bati horrelakoak egitea ere!

Hau nahigabea!

ERREPRESENTATZAILEA: Polizia, polizia!

Zine honetan denak lapur hutsak dira!

AKOMODADOREA: Gezurra galanta!

Nire zinean inoiz ez da lapurrik izan eta orain ere ez dago!

FRAILEA: Seme-alaba maiteok!

Entzun ezazue Jainkoaren hitza eta ez utzi zuen arimak bekatuan galtzen!

2. HEAVYA: Sermoilariak elizara!

SALTZAILEA: Palomitak!

Palomitak!

NESKATOA: Amatxo, amatxo!

Cocacola bat nahi dut!

AMA: Ixo, ixo, ixo!

INSPEKTOREA: Denak isilik Begiargi inspektorea naiz eta hau dena Eskuluzearen lana izan da.

GARBITZAILEA: (Inspektorea-ri)

Mesedez, zure eskuineko oinpean paper puxka bat dago.

NESKATOA: Ama, ama!

Txizagura!

AMA: Isilik egoteko!

Kokoteraino naukazu!

SALTZAILEA: Palomitak!

Palomitak daude!